XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sorkundea ere bada (eta ez iraute hutsa): kausaz gain, ondorio ere bada batera.

Gure biziera modernoak, azkar, aldakor, egunean mila herbestetzaren ekarle, haurren denbora-kontzientzia hori lortzen laguntzen du.

Guk lagundu egin dezakegu.

Alde batetik, denbora-oharketari buruzko ariketen bidez, egutegia oinarri; eta, bestetik, haurraren inguruko munduaren azterketaren bidez, eta bere inguruan isurtzen den biziaren kontzientziaren bidez.

Hau horrela memento batetik bestera aldatzen da.

Beti bezala haurrarengandik abiatzen gara, eta hau aurkitzen dugu bizi den inguramenduaz, logikaz eta adimen-bidez baino, bere buruz, eta oharmen eta sendimen bidez hartzen duela kontzientzia.

Beraren eta gauzen artean lotzen den ongi-nahiaren eta adiskidantzaren bitartez konturatzen da ondoko munduaz.

Begi onez hartuko dugun oldezko oharketa horretatik abiatuko gara, hortaz, nahiz hori mugatua edo garrantzigabea izan: ikas-gelan barrena zomorro bat hegaz, buruen gainetik argi izpi bat, andereñoak edo haurrek ekarritako abereak, lorategiko altzoetan aurkitutako marraskiloak, sorta bat egitekotan bildu dituzuen loreak, izadiko gertakarien azterketa: haizea, hodeiak, ekaitza, elurra...

Bestetan ondoko gauzak edo izaki-multzoak baliatuz, oharketa luzeago eta sakonagoak hartuko ditugu oinarri: lorategia eta honen loreak, kaia, kalea, etxeko abereak, kanpoan eta barruan bizi diren txoriak, gurasoen lanbidea, kideen lanak eta bizimodua, eta hauen ingurunea (ikus O. Salvat-en azalpena), (...).